Beasaingo eta kanpoko 22 dendak parte hartuko dute Bareaken II. Stock Azokan
Iazko Stock Azokakk izandako harrera ona ikusita, Bareak merkatari elkarteak feria hori bigarren urtez jarraian antolatu du. Asteburuan egingo dute, eta guztira, 22 dendetako produktuak izango dira aukeran, deskontu garrantzitsuekin. Hain zuzen ere, aurtengo edizioaren berrikuntzetako bat, Beasaingo dendak ez ezik, Goierrikoak eta eskualdetik kanpokoak ere izango direla da; izan ere, Donostialdetik eta Bizkaitik ere dozena erdi bat dendari etorriko dira. Bareak elkarteko arduradunek azaldu dutenez, «bigarren feria honetan produktu eskaintza zabala izango da, normalean baino prezio merkeagoan». Parte hartuko duten 22 denden artean, produktu mota ezberdinak izango direla ere esan dute. Hala, «familia osoarentzako arropaz gain, zapatak, kirol arropa, optikako produktuak eta pitxiak» ere izango dira, besteak beste. Aurten Beasaingo bederatzi dendak parte hartuko dute. Baina haiekin batera, beste herrietako dendak ere izango dira. Hala, Ordizia eta Lazkaoko bina denda etorriko dira; baita eskualdetik kanpokoak ere; Donostiako eta Hernaniko bana, Errenteriako beste bi, eta Bizkaitik etorritako lau dendari izango dira ferian. Azoka, iaz bezala, Loinazko San Martin plaza azpian jarriko dute. Bihar eta etzi egongo da zabalik, goizez nahiz arratsaldez. Larunbatean 10:30etik 14:30era eta 17:00etatik 21:00etara egongo da zabalik. Igandean, 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara. Azokarekin batera, umeentzako txokoa ere izango da; eguraldiak laguntzen badu, puzgarriak, ohe elastikoak eta txapal egiteko tailerra ere jarriko [...]
Iazko Stock Azokakk izandako harrera ona ikusita, Bareak merkatari elkarteak feria hori bigarren urtez jarraian antolatu du. Asteburuan egingo dute, eta guztira, 22 dendetako produktuak izango dira aukeran, deskontu garrantzitsuekin. Hain zuzen ere, aurtengo edizioaren berrikuntzetako bat, Beasaingo dendak ez ezik, Goierrikoak eta eskualdetik kanpokoak ere izango direla da; izan ere, Donostialdetik eta Bizkaitik ere dozena erdi bat dendari etorriko dira.
Bareak elkarteko arduradunek azaldu dutenez, «bigarren feria honetan produktu eskaintza zabala izango da, normalean baino prezio merkeagoan». Parte hartuko duten 22 denden artean, produktu mota ezberdinak izango direla ere esan dute. Hala, «familia osoarentzako arropaz gain, zapatak, kirol arropa, optikako produktuak eta pitxiak» ere izango dira, besteak beste.
Aurten Beasaingo bederatzi dendak parte hartuko dute. Baina haiekin batera, beste herrietako dendak ere izango dira. Hala, Ordizia eta Lazkaoko bina denda etorriko dira; baita eskualdetik kanpokoak ere; Donostiako eta Hernaniko bana, Errenteriako beste bi, eta Bizkaitik etorritako lau dendari izango dira ferian.
Azoka, iaz bezala, Loinazko San Martin plaza azpian jarriko dute. Bihar eta etzi egongo da zabalik, goizez nahiz arratsaldez. Larunbatean 10:30etik 14:30era eta 17:00etatik 21:00etara egongo da zabalik. Igandean, 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara. Azokarekin batera, umeentzako txokoa ere izango da; eguraldiak laguntzen badu, puzgarriak, ohe elastikoak eta txapal egiteko tailerra ere jarriko dituzte.
Dendak:
- Beasain. Alzuaran, Itak, Boca boca, Jokin Mujika, Kux-Kux, Matti, Pergola-Zuretzat, Rainbow eta Siboney.
- Ordizia. Bakas Moda Joven eta Mirentxu.
- Lazkao. Ipotx eta Itak outlet.
- Gipuzkoa. Bronte optika, Arry moda, Diskparate, Edurne eta Maialen.
- Bizkaia. Acuatica Sport, Susi, Caribu eta Sylke.
Azoka:
- Urriak 27 (larunbata). 10:30-14:30 eta 17:00-21:00.
- Urriak 28 (igandea). 11:00-14:30 eta 17:00-20:00.